Politika -

Bi aldiz debekatua

Bertan behera utzi dute Bilboko manifestazioa, ANk debekatu ostean

Deitzaileek, "erantzukizunez eta determinazioz", Bilbora ez joateko eskatu diote gizarteari "probokazio eta istiluak" ekiditeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon manifestazioa deitu dutenek bertan behera utzi dute martxa Auzitegi Nazionalak "lege-iruzurra" argudiatuta debekatu eta ordu gutxira.

Prentsa ohar labur batean deitzaileek "erantzukizunez eta determinazioz" Bilbora ez joateko eskatu diote gizarteari "probokazio eta istiluak" saihesteko.

Deitzaileen arabera, "auzitegi berezi bat erabiltzea" (Auzitegi Nazionala) da "lege-iruzurra", manifestatzea den "oinarrizko eskubidea erabiltzea debekatzeko".

Manifestazioa deitu dutenen artean honako hauek daude: Jone Goirizelaia ezker abertzalearen abokatua; Sabin Intxaurraga (EA) Justizia sailburu ohia; Iñaki Zarraoa (EAJ) Getxoko alkate ohia; Bego Campo (Aralar) eta Ander Rodriguez (Alternatiba) Arrasateko zinegotzia.

Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak manifestazioa debekatu egin du gaur "lege-iruzurra" dela argudiatuta.

Epaileak zabaldu duen epaiaren arabera, ekitaldiak aurreko ostegunean Adierazi EH!ren ekitaldia debekatu zuen ebazpen judiziala "ez betetzea beste asmorik ez du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea