Politika -

Adierazi EH

Larunbateko manifestazioa debekatzeko eskatu du Fiskaltzak

Protesta Bilbon egitekoa da, larunbatean, 17:00etatik aurrera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren larunbateko manifestazioa debekatzeko eskatu dio Fiskaltzak Auzitegi Nazionalari, deitzaileak "Batasunaren oinordekoak" direlako, eta "ETAren arauak jarraitzen dituztelako". Adierazi Euskal Herria plataformak deitutako protesta Bilbon egitekoa da, 17:00etatik aurrera, "eskubide zibil eta politikoen alde".

Fiskalak igorritako idazkiaren arabera, Adierazi Euskal Herria plataforma ETAn egoteagatik edo talde armatuari laguntzeagatik auzipetutako kideek osatzen dute; ondorioz, "ETAren arauak betetzen dituzte", Javier Zaragoza fiskalaren arabera.

"Talde terroristaren estrategiari babesa emateko helburuarekin deitu dute ekitaldia", gaineratu du fiskalak. Horregatik, manifestazioa "egiten ez dela ziurtatzeko xedearekin" neurriak hartzeko eskaera egin dio Ismael Moreno epaileari.

Ezker abertzaleko, Eusko Alkartasuneko, Alternatibako, Lokarriko eta LABeko ordezkariek egin manifestazioan parte hartzeko deialdia egin zuten, ''Eskubide guztiak Euskal Herriko pertsona guztientzat'' lelopean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea