Politika -
ETAren iragarpena
Mendiak dio terrorismoaren kontrako politikak "berdin" segituko duela
Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea gustura agertu da "alderdi demokratek" jarrera "irmoa" erakutsi dutelako, agiria "motz" geratu dela esan dutenean.
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak berretsi du ETAren azken komunikatua ez dela nahikoa izan eta terrorismoaren kontrako politikak "berdin" jarraituko duela, "Patxi Lopez lehendakariaren lidergoarekin".
Gobernu Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan, Mendiak esan du "argi" geratu dela "Eusko Jaurlaritzak eta lehendakariak herri honen politikaren lidergoari eutsiko diotela".
ETAren komunikatua "motz" geratu dela nabarmendu du Mendiak eta Eusko Jaurlaritzak terrorismoaren aurkako politika berberari eutsiko diola gehitu du. Pozik hartu du ETAk egindako iragarpenaren ondoren demokrata guztiek erantzun "bateratua" eta "sendoa" eman izana; baita Eusko Alkartasunak ere; eta hori, ezker abertzalearekin euskal Estatua sortzeko akordioa sinatuta daukatela kontuan izanda.
"ETAk ez du alderdi demokratiko guztiek eskatu diogun urratsa eman: jarduera terrorista amaitu eta armak behin behiko utzi", ohartarazi du.
Horregatik, "ETAk demokratak banandu nahi bagintuen" ez duela lortu esan du, "inoiz baino lotura handiagoa" dagoelako.