Politika -
ETAren iragarpena
De la Vega: 'Gobernuak ez ditu ETAren sirena-hotsak entzungo'
Zapateroren Exekutiboko presidenteordearen hitzetan, "guztioi baliagarri zaigun ohar bakarra, mezu bakarra, hemen, orain eta betirako indarkeriari amaiera ematen diona da".
Erredakzioa
Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordearen hitzetan, ''Exekutiboak ez ditu ETAren sirena-kantuak entzungo'', eta indarkeriaren betiko amaiera ekarriko ez duten "bidezidorrak eta bide alternatiboak" ez direla nahikoa esan dio ETAri.
"Guztioi baliagarri zaigun ohar bakarra, mezu bakarra, hemen, orain eta betiko indarkeriari amaiera emango diona da", azpimarratu du presidenteordeak.
Horren iritzian, gainerako guztiak Gobernuak eta herritarren gehiengoak entzun nahi ez dituzten sirena-kantuak dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea