Politika -

Joseba Egibarren adierazpenak

Egibar: 'Bakearen eta erabakitzeko eskubidearen une politikoan gaude'

Egibarren esanetan, Ezker Abertzalea egoera politiko berri honetaz ohartu da eta badaki "ezin daitezkeela eskubide nazional batzuk aldarrikatu eta giza eskubideen urraketa ukatu".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar, EAJko GBBko presidenteak, "bakea eta erabakitzeko eskubidearen garai politiko berrian" gaudela esan du gaur, eta horrek "ez du atzera bueltarik".

Hori dela eta, Egibarrek "ongi etorria" eman dio Ezker Abertzaleak emandako pausoari, baina EAJk "berezko bidea" duela azpimarratu du.

Oñatin egindako ekitaldi politikoan, "momentu honetan, apustu politikoak ez du atzera bueltarik" gaineratu eta Euskadi "definizio fase horretan" dagoela esan du.

"Gertatzen dena zera da: Indarkeriak eta estrategia terroristak markatutako iragan hori ez dela behin betiko pasa edo hil", esan du atsekabez.

Politikari jeltzalearen esanetan, bakea eta erabakitzeko eskubidea prozesu honen "gakoak" dira eta "biak batera onartzen dira ala, bestela, ez dute ezertarako balio". "Ezker abertzalea horretaz konturatu da. Ezin da alde batetik eskubide nazional batzuk aldarrikatu eta, bestetik, giza eskubideen urraketa isildu edo ukatu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea