Politika -
2011ko hauteskundeak
EA: 'Batasunaren ituna ez da Aralarrekin akordioa lortzeko oztopo'
Ezker abertzalearekin egindako akordioa "blindatua" dagoela azpimarratu du Urizarek, horrenbestez, NaBai koalizioari bultzada berria emateko Aralarrekin akordioa egitea "baterragarria" dela esan du.
Erredakzioa
Peio Urizar EAko idazkari orokorrak esan du bere alderdiaren eta ezker abertzalearen arteko ituna ez dela "oztopo" Aralarrekin 2011ko hauteskundeetarako Nafarroa Bai (NaBai) koalizioa egiteko akordioa lortzeko.
Hori horrela, hauteskundeetako emaitzetatik haratago, ezker abertzalearekin egindako akordioa "blindatua" dagoela azpimarratu du Urizarrek, eta akordio biak "bateragarriak" direla gaineratu du.
Maiorga Ramirez Nafarroako EAko idazkaria Urizarrekin batera izan da prentsaurrekoan eta NaBAi koalizioa berriz egiteko Aralarrekin sinatutako akordioa "malgua" dela adierazi du; eremu guztietan malgua dela zehaztu du, baita koalizioaren botere banaketari dagokionez ere.
Aralarrek Patxi Zabaleta NaBaiko Gobernuko presidentetzarako hautatu izanari buruz, "hautagaiarekiko begirune osoa" duela esan du Ramirezek.