Politika -

Memoria historikoa

Lauaxeta omendu dute Mungian eta Gasteizen, hil zuteneko 80. urtemugan

Gasteizko Santa Isabel hilerrian fusilatu zuten frankistek 1937ko ekainaren 25ean, 31 urte zituela.

Lauaxetari omenaldia Mungian. Agazkia: EiTB
Lauaxetari omenaldia Mungian. Agazkia: EiTB
Omenaldia egin diote Lauaxeta euskal idazleari Mungian

1:12

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estepan Urkiaga Basaraz, "Lauaxeta", euskal idazlea fusilatu zutela 80 urte bete direnean, omenaldiak egin dizkiote gaur Mungian eta Gasteizen. Izan ere, frankistek 1937ko ekainaren 25ean hil zuten, Gasteizko Santa Isabel hilerrian.

Mungian antolatutako ekitaldian, besteak beste, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria izan da.

'Askatasunaren aldeko ekarpena utzi ziguten gerran galtzaile izandakoek'
'Askatasunaren aldeko ekarpena utzi ziguten gerran galtzaile izandakoek'
'Askatasunaren aldeko ekarpena utzi ziguten gerran galtzaile izandakoek'

2:17

Bingen Zupiriak Mungian egindako adierazpenak.

Jaurlaritzako ordezkari horrez gain, beste agintari hauek ere bildu dira bertan: Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeria, Euskara eta Kultura diputatu Lorea Bilbao, Gogora institutuko zuzendari Aintzane Ezenarro eta Mungiako alkate Ager Izagirre. Agintari horiekin batera, idazlearen senideak ere izan dira Mungiako Berteizko hilerrian, Lauaxeta omendu eta hari lore-eskaintza bat egiteko.

Lauaxeta Laukizen jaio zen arren, Mungian eman zituen bere haurtzaroko eta gaztaroko urte gehienak. Euskal poeta eta kazetari ezaguna izan zen, eta ekarpen nabarmena egin zuen euskal letretan. Euskaltzalea eta abertzalea zenez, Gerra Zibilean Eusko Jaurlaritzarekin egin zuen lan, tropa frankistek atxilotu arte. Gasteizen hil zuten frankistek, Santa Isabel hilerrian, 1937ko ekainaren 25ean, 31 urte zituela.

Omenaldia Gasteizen

Arabako hiriburuan ere gogoratu dute, Karmengo elizaren plazan Lauaxetaren oroimenez dagoen bustoaren aurrean lore-eskaintza eginez. Horrez gain, bustoari ikurrina bat eta errepublikaren bandera bat jarri dizkiote.

LAUAXETARI OMENALDIA GASTEIZEN EITB

Gasteizko omenaldia. Argazkia: EiTB

Besteak beste, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Udaleko alderdi guztietako ordezkariek hartu dute parte ekitaldi horretan. Gasteizko omenaldiak, Lauaxeta gogoratzeaz gain, 1936tik 1977ra arte indar frankistek Santa Isabel hilerriko hormaren kontra fusilatu zituzten ia 200 pertsonak ere gogoratu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Mungia Gasteiz Kultura Albisteak Frankismoa