Politika -

Kale erasoa

Lehergailu su-eragile batek eztanda egin du bilbotar baten etxe ondoan

Bertan aurkitutako panfleto batzuetan "salatari" hitza eta diana bat zegoen idatzita. Rodolfo Aresek "gogor" gaitzetsi du erasoa.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezezagun talde batek lehergailu su-eragile bat eztandarazi du bart Bilboko auzotar baten etxe ondoan, kalte arinak eraginda. Horrez gain, bertan hainbat panfleto aurkitu dituzte "salatari" hitza idatzita eta diana bat irudikatuta zutelarik.

Herrizaingo Sailaren arabera, auzokide horri 1997ean furgoneta bat erre zioten eta "erradikalek batzutan bi gazteren atxiloketarekin lotu izan dute", 1995 autobus bat erre ostean.

Herrizango Sailak zabaldu duenez, gertaera bart jazo da Altamira auzoan ezezagun talde batek aipatutako lehergailua etxebizitzaren ate ondoan jarri eta gero. Lehergailuak kalte arinak eragin ditu eta goizera arte ez dituzte ikusi. Gainera, handik gertu zenbait panfleto aurkitu dituzte "salatari" hitza idatzita eta diana bat irudikatuta zutelarik.

Gaitzespen "sendoa"

Rodolfo Ares Barne ministroak, Eusko Jaurlaritzaren izenean, elkartasuna luzatu dio erasoa jasan duen bizilagunari eta "ETAren inguruak egindako" erasoa "sendo" gaitzetsi du. Bere ustez, erasoak argi uzten du talde armatuaren "izaera faxista". "Ez dute inolako zalantzarik eta gizartea isilarazteko praktika mafiosoak erabiltzen dituzte, baina ez dute lortuko", gaineratu du.

Ikerketaren arduradunek ustez, eraso berri hau "kale borroka" da, "abertzale erradikalak" bizilagun honen inguruan egindako akusazioaren ondoren egindakoa. Izan ere, 1995ean autobus bat erretzeagatik bi lagun atxilotzeko laguntza eskaini zuen. Bi urte ostean, 1997an, norbaitek bizilagunaren furgoneta erre zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea