Politika -
Eraso gehiago
Gasteizko suteak kale erasoak izan dira, Herrizaingo Sailaren ustez
Asteazkenean lau kontainer gehiago erre zituzten Arabako hiriburuan. Herrizaingo Sailaren ustez, sute horiek kale erasoak izan ziren.
Erredakzioa
Atzo lau kontainer erre zituzten Gasteizen eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazi duenez, kale erasoak izan dira. Azken egunetan Zarautzen, Andoainen edota Arabako hiriburuan bertan jazo ziren erasoen testuinguru berean kokatzen ditu Herrizaingo Sailak azken eraso hauek.
Lehenengo ikerketek bandalismoari leporatzen zioten kontainerren erretzea. Halaber, atzo Zaramaga inguruan jazotako erasoak "kale borroka" izan zirela adierazi du gaur Herrizaingo Sailak.
Gasteizko suhiltzaileen arabera, erretako lau kontenedoreak paperezkoak ziren eta inguru berean erre zituzten (Zaramaga auzoan).
Lehenengo kontainerra 17:00etan erre zuten Andaluzia kalean. Ordu erdi beranduago, beste kontenedore bati su eman zioten Pedor Orbea eta Monseñor Estenaga kaleen artean. 21:00ak inguru Mendoza kaleko kontainer bat erre zuten eta azkenengoa, ordea, Nafarroako Erregeak kalean piztu zuten 22:30etan.