Politika -
Manifestazioa Donostian
Ezker abertzalearen manifestazioak milaka pertsona bildu ditu
Martxa Gipuzkoako hiriburuko erdigunetik joan da eta ez da inolako istilurik izan
Erredakzioa
Milaka pertsona izan dira arratsaldean Donostian ezker abertzaleak deitutako manifestazioan. Ibilbidean zehar eta independentzia eta ikurriñaren aldeko oihuak eta Espainiako banderaren kontrakoak bota dituzte, baina ez da inolako istilurik izan.
Martxa honek Epaitegi Nazionaleko Fernando Andreu epailearen oniritziarekin egin da, nahiz eta Fiskaltzak eta Dignidad y Justicia taldeak debekatzeko eskaerak egin.
Manifestazioa "Euskal Herriko eskubideen alde" lelopean egin dute eta Donostiako hiriguneko kaleetatik ibili dira, Herrizaingo sailak aurretik pentsatutako ibilbidea aldatu egin du manifestazioak Aste Nagusiko kanoikadarekin bat ez egiteko.
Manifestarien artean ezker abertzaleko aurpegi ezagunak izan dira, Rufi Etxebarria eta Miren Legorburu ANVko kidea, besteak beste. Hala ere, manifestazio buruan ez da Batasunako kiderik ikusi.
Protestaren amaieran, Iñaki Egaña eta Iratxe Retolaza antolatzaileek manifestua irakurri dute euskeraz eta gazteleraz. Beste gauza batzuen artean, "Etorkizun abertzale eta ezkertiar baten alde daudenei itxaropen mezua eman diegu gaur, kaleak jendez bete ditu euskal herritarren eskubideak errespetatu daitezen eskatzeko".