Politika -

Estatuko Aurrekontuak

PPrekin akordioa lortzea espero du EAJk

EAJko iturrien arabera, oraindik akordioa ez dago itxita. Litekeena da Aurrekontuen osoko zuzenketei buruzko eztabaida hasi ondoren gauzatzea ituna.

Aitor Esteban EAJk Espainiako Diputatuen Kongresuan duen bozeramailea. Artxiboko argazkia: EFE
Aurrekontuei buruzko akordio posiblea mintzagai, PSEk eta EH Bilduk

1:20

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PP buru duen Espainiako Gobernuarekin 2017ko Estatuko Aurrekontuei buruzko akordioa lortzeko "itxaropena" agertu du EAJk. Hala ere, litekeena da Aurrekontuen osoko zuzenketei buruzko eztabaida hasi ondoren gauzatzea ituna.

Gaur EAJko iturriek adierazi dutenez, oraindik akordioa ez dago itxita, eta, ondorioz, Aurrekontuen inguruko bozketa gaur egingo balitz ?ostegunean egingo dute? diputatu jeltzaleek kontrako botoa emango lukete.

Euzkadi Buru Batzarrak gaur egin duen asteroko bileran ?atzo jai izaki, gaur egin dute normalean astelehenetan egiten duten bilera? PPrekin hasitako negoziazioetan jarraitu beharreko estrategia aztertu du.

PPren Gobernuak EAJko 5 diputaturen babesa behar du ?jeltzaleen babesa kontuan hartuta, aldeko 175 boto izango lituzke? Estatuko Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak atzera botatzeko.

EAJren esanetan, PPren "ahultasun" egoerak eta Kongresuko aritmetikak ?sozialistek Aurrekontuak babestea baztertu dute? "aukera paregabea" eskaini diote jeltzaleei. Alderdi Popularrari lotutako azken ustelkeria kasuek, Lezo operazioa kasu, "albo batera gelditzeko eta eskuak garbitzeko" iradokitzen badute ere, "Euskadirentzat akordio ona" lortzeko aukera dagoelako "arriskuak hartu" behar direla azpimarratu du EAJk.

Oraindik zenbait arlotan diferentziak badituzte ere, bihar edo, beranduenera, etzi, akordioa lortzeko itxaropena agertu dute jeltzaleek.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak gaur adierazi duenez, sozialistek eta jeltzaleek gobernu koalizioa osatzen badute ere, EAJ "beste alderdi bat da" eta, beraz, Andoni Ortuzarrek gidatzen duen alderdiak eman beharko ditu PPrekin lortutako balizko akordioari buruzko azalpenak.

EAJk "erantzukizunez" jokatuko duela eta Espainiari egonkortasuna emateko balioko duen akordioa ahalbidetuko duela espero du Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidenteak. Alonsok ez du zehaztu adostasuna gaur bertan lortuko duten ala ez, baina ituna osteguneko bozketaren aurretik egin beharko litzatekeela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa