Politika -
Hitzordua
EA, ezker abertzalea eta Aralar bigarren aldiz bilduko dira
Uztailaren 19an, EAren eta ezker abertzalearen arteko akordioaren txostena aztertu zuten eta harremanetan jarraitzea adostu zuten. Alderdiek ez dute zehaztu hitzorduaren lekua eta ordua.
Erredakzioa
EA, ezker abertzalea eta Aralar gaur bilduko dira bigarrenez hilabete batean. Uztailaren 19an batzartu ziren Iruñean eta hitzordu hartan, EAk eta ezker abertzaleak sinatutako ''Indar politiko independentisten arteko akordio estrategikorako oinarriak'' txostena aztertu zuten.
Alderdi horiek Europa Pressi jakinarazi diotenez, lehen bileran independendentziaren bidean pausoak emateko "etengabeko harremana" izateko bideak irekita izatea erabaki zuten. Alderdiek ez dute zehaztu gaurko hitzorduaren lekua eta ordua.
Aipatu akordio estrategikoa aztertzeaz gain, uztaileko bileran Aralarren proposamenak ere hizpide izan zituzten.