Politika -

Terrorismoa goratzea

Erkiziaren kontrako eginbideak jarraituko ditu Auzitegi Nazionalak

Jose Miguel Beñaran Argala omentzeko ekitaldian hitza hartu zuen ezker abertzaleko buruzagi beteranoak 2008ko abenduaren 21ean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tasio Erkiziaren aurka Auzitegi Nazionalak zabalik dituen eginbideekin jarraitzea erabaki du, ustezko terrorismo goratze delitu batengatik. Jose Miguel Beñaran Argala ETAko kideari egindako omenaldian terrorismoa goraipatzea leporatzen diote ezker abertzaleko buruzagiari.

Argala omentzeko ekitaldian hitza hartu zuen ezker abertzaleko buruzagi beteranoak 2008ko abenduaren 21ean. Ekitaldiko deialdia kartel batzuen bidez egin zuten. "Borroka armatua ez da inoren gustuko, borroka armatua desatsegina da, gogorra da, eta horren ondorioz kartzelan amaitu ohi da, erbestean, torturatua zara, edo hilda amai dezakezu, hiltzera behartu egiten zaituzte, pertsona gogortu egiten du, min egiten dizu, baina aurrera egiteko ezinbestekoa da borroka armatua", esaten zen karteletan.

Arrigorriagan (Bizkaia) egindako ekitaldian, "indarrak batzea" beharrezkoa dela esan zuen Tasio Erkiziak. "Masa kritikoa dago, herri honetan biztanleria nahikoa dago eskenatoki demokratiko batera heltzeko", erantsi zuen, eta Argala goratuz amaitu zuen.

Epailearen aurrean deklaratu du Erkiziak dagoeneko. Magistratuaren esanetan, gertakariek ustezko terrorismo goratze delitu bat osatzen dute. Horregatik, eginbideekin aurrera jarraitzea erabaki du gaur epaileak.

Fiskalak eta Dignidad y Justicia elkartearen herri-akusazioak akusazio idazki bat aurkeztu edo auzia largestea eskatu ahal izango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea