Politika -
Nafarroa
Errepublikako bandera jarriko dute Iruñeko udaletxearen aurrealdean
Fusilatu zituzten zinegotzi eta langileak omentzen dituzten bitartean jarriko dute bandera, apirilaren 14an.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Apirilaren 14an jartzea onetsi du Iruñeko Udaleko Presidentzia Batzordeak.
Iruñeko Udalak komunikatu baten bidez aditzera eman duenez, fusilatu zituzten zinegotzi eta langileak omendu egingo diete egun horretan, eta omenaldia egiten duten bitartean izango da bandera hori udaletxearen aurrealdean jarrita.
Proposamenak UPNko zinegotzien kontrako botoa besterik ez du jaso.
Nafarroako Parlamentuak ere, apirilaren 14an Errepublikako bandera jartzea erabaki du. UPN eta PPN bakarrik agertu dira horren kontra.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea