Politika -

Ekitaldia Gasteizen

PPk ETAren biktimak omendu ditu armagabetzea baino lehen

Gainera, biktimen 26 elkartek "Espainiako Estatuaren aldetik lagapenik gabeko" ETAren amaiera eskatu dute, eta legea zorrotz jarraitu eta elkarlana eskatu behar dutela esan diote.

PPren ekitaldia Gasteizen. Argazkia: EFE
PPren ekitaldia Gasteizen. Argazkia: EFE
PPren ekitaldia Gasteizen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko PPko presidenteak, Alfonso Alonsok, adierazi duenez, Baionan (Frantzia) bihar egingo den armagabetzearekin, ETAk "amaierako errendizio ekitaldia" egingo du.

PPk Gasteizen egindako ekitaldia itxi du Alonsok. Azken hamarkadetan ETAri aurre egin diotenak omendu dituzte horretan.

"Askatasunaren garrantzia. Demokrazia defendatzeko ahotsa altxatu zutenen alde" lelopean egin dute ekitaldia, eta horretan, Euskadiko PPko presidenteaz gain, katedraduna eta Ermuako Foroaren sortzaileetako bat den Ricardo Miralles; PPko buruzagia eta Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren presidentea, Mari Mar Blanco; atentatu batean zauritutako guardia zibil Juan Jose Mateos; eta Carmen Gurruchaga kazetaria izan dira.

Biharko armagabetzea, ETAk "ezeren  ordez" egiten duen "baldintzarik gabeko" ekitaldia dela azpimarratu du Alonsok, "inork ez duelako preziorik ordainduko" horrengatik.

Euskadiko PPko presidenteak esan duenez, batasuna borroka jarraitzeko eta "armekin edo armarik gabe ETAren proiektu politikoa legez kanpokoa dela" gizartea konbentzitzeko da, batez ere azken belaunaldiak.

Biharko ETAren armagabetzeak " ezin die bizia itzuli hil zituzten zortziehun pertsona baino gehiagori", esan du Mari Mar Blancok. Emango dituzten pistoletako bat bere anaia, Ermuako zinegotzi Miguel Angel Blanco, hiltzeko erabili zutena izatea espero du Blankok.

Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren presidenteak eskatu duen arabera, argi gelditu behar da armagabetzearengatik "ETAri ez zaiola ezer eskertu behar", bihar argazkian aterako direnak "filmeko gaiztoak izaten jarraitzen dute, anaiari mehatxu, bahitu, torturatu eta garondoan bi tiro eman zizkiotenak".

EHUko katedradun Ricardo Mirallesek ikara erakutsi du biharko armagabetzea "amaierako festa lotsagarri" batekin amaitu daitekeelako.

ETAk Reuseko (Tarragona) aireportuan, 1996ko uztailean, egindako atentatuan zauritu zen Juan Jose Mateos guardia zibilak esan duenez, segurtasun indarren lanari esker "behartutako" eta "bazterreratutako" ETA baten ekitaldia da armagabetzea.

Carmen Gurruchaga kazetariak mehatxuen eta atentatuen bere esperientzia gogorarazi du, eta "terrorismoz beteriko berrogeita hamar urte geroago historiaren kontakizuna" ez du haiek, bortitzak, egitea nahi.

Biktimek lagapenik gabeko amaiera nahi dute

Guztira biktimen 26 elkartek, Terrorismoaren Biktimen Fundazioa buru dutela, "Espainiako Estatuaren aldetik lagapenik gabeko" ETAren amaiera eskatu dute. Legea zorrotz jarraitu eta ebatzi gabeko hilketak argitzeko elkarlana eskatu behar duela esan dio Espainiako Gobernuari, "beldurrez beteriko 50 urte hauen benetako istorioa erabat errespetatzeko".

Espainiako Estatuko segurtasun indarrek armen analisian parte hartzeko beharrezko mekanismoak ezartzea eskatu diete Gobernuari eta Auzitegi Nazionalari biktimek.

"Ebidentzia judiziala" dira arma horiek, eta ebatzi gabeko ETAren hirurehun hilketa baino gehiago argitzeko balio dute.

Terrorismoaren biktimek "ez dute inoiz ahaztuko" segurtasun indarren esfortzu profesional eta eraginkorra. Ezta "ETAren mehatxua jaso zuten hainbat herritarren, mehatxu horien aurrean etsi gabe euren uste sendoak manteni zituztenen, irmotasuna eta erresistentzia" ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Alderdi Popularra ETA Gaurko azken ordukoa Alfonso Alonso albisteak Adiskidetzea Euskadin