Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Pastor: 'Bakea lortzeko bide bakarra dago, indarkeria baztertzea'

Bizkaiko sozialisten idazkari orokorrak Ezker abertzaleari "ETArekin dituzten harremanak behin betiko utzi behar dituela" esateko eskatu dio PNVari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko PSEaren idazkari orokorrak, Jose Antonio Pastorrek, Batasunarekin biltzean sendotasun handiarekin "bakea lortzeko bide bakar bat dagoela" transmititzeko esan dio PNVari. Bide horrek, "indarkeria behin betiko alde batera uztea eta errefusatzea" suposatzen du. Ezker abertzaleari "ETArekin dituzten harremanak behin betiko uztea baino beste itxaropenik ez ematea" ere eskatu die jeltzaleei.

PNVk EAri dion "gorrotoarekin" harritu egin dela esan du Pastorrek Radio Euskadiko ''Boulevard'' programan. Batasunarekin egingo den bileran EAk parte hartzearen errefusatzeari dagokionez, "familia arteko erronkak konpontzeko zailenak direla, eta horretatik asko dagoela oraindik", esan du.

"Batasunaren oinordekoak deitzen direnak, ETArekin lotzen dien zilbor-hestea behin betiko apurtzeko" gai izango direla espero du Pastorrek .

Jose Antonio Pastorren arabera, "mahai gainean indarkeriaren gaia badago" EA eta ezker abertzalea sigla bakar batean elkartzearen posibilitatearen eztabaida ezin daiteke ireki". Honen arrazoia, "ETAren iraupenarekin Euskadik oraindik bizitzen ari den egoera ezin delako alde batera utzi".

"Eztabaida hau ez da Katalunian Ezquerra Republicanarekin izandakoaren antzekoa. Bertan, zorionez, Terra Lliure delako espresio gogorra orain dela urte asko desagertu zen, eta horri esker, edozein jarrera politikoak legitimitatez defendatzen dira, batez ere hitzarekin".

Halere, Euskadin "aurre demokratiko den elementu bat" daukagula esan du. Elementu hori, "ETAren existentzia da, Europa demokratikoan bizirik irauten duen erakunde terrorista bakarra, eta horregatik eztabaida hori kutsatuta dago".

ETAren atentatu handirik gabe pasa den urtearen aurrean, Pastorren arabera, "seguru hil egin nahi izan duela, edozein erakunde terroristaren helburua hiltzea, asasinatu eta mina eta sufrimendua eragitea delako", eta "ETAk azken hamarkada hauetan nekatu arte erakutsi digu". Bere iritziz, ez badu egin "inoiz baino ahulago dagoelako da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea