Politika -
Katalunia
Homs dagoeneko ez da diputatu gaitasungabetze zigorrarengatik
A9ko galdeketan parte hartzeagatik jaso zuen zigorra, 13 hilabeteko gaitasungabetzea eta 30.000 euroko isuna ezarri zioten Konstituzio Auzitegiari desobeditzeagatik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kongresuko presidenteak, Ana Pastorrek, hamahiru hilabeteko gaitasungabetzeko zigorraren Auzitegi Gorenaren autoa jaso duela esan dio gaur PDeCATeko bozeramaileari Kongresuan, Francesc Homsi, beraz, diputatu izateari utzi dio.
Homsek prentsaurrekoan jakinarazi duenez, gaur ez da Kongresutik diputatu bat "kanporatu", baizik eta beregan konfiantza izan zuten "milaka eta milaka kataluniar".
Behin Ganberako presidenteak Gorenari Homsek Kongresua utzi duela formalki komunikatzerakoan, goi auzitegiak zigorra bukatuko den data zehaztuko du (2018ko apirilaren amaieran), eta ezarritako isuna kobratuko dio.
A9ko galdeketan parte hartzeagatik jaso zuen zigorra, 13 hilabeteko gaitasungabetzea eta 30.000 euroko isuna ezarri zioten Konstituzio Auzitegiari desobeditzeagatik.