Politika -
Agiria
ETA: 'Euskal Herria aldaketa aro baten aurrean dago'
Taldeterroristak agiri batean adierazi duenez, "etorkizuna euskaldunen eskutan dago", horregatik "irabazteko gogoz jokatzera" bultzatu ditu herritarrak.
Erredakzioa
ETA talde terroristak Gara egunkariari bidalitako agiri baten arabera, "Euskal Herria bere ahora berreskuratzeko aldaketa aro bat bizitzeko zorian dago" eta bide demokratikoak jarraitzeko prest dagoela esan du bandak.
Gaur Gara egunkariak argitaratzen duenez, hiru kaputxadunek agiria irakurri zuten Ziburun (Frantzia) Jon Anzaren gorpuzkiak jasotzean egindako omenaldian. Kazetariek ezin izan zuten agiriaren irakurketan egon.
Agirian, "herri honenganako armen mehatxua alde batera utzi eta herri honen hitza entzutea eta errespetatzea" eskatu die bandak Espainiako eta Frantziako Gobernuei. Gainera, gatazka konpontzeko bidezko bide demokratikoak erabiltzeko prest dagoela adierazi du ETAk.
"Badakigu honaino heltzea zenbat kostatu den , baina hemen dago orain arte egindako lanaren emaitza: Euskal Herria aldaketa aroa bizitzeko zorian dago, bere ahotsa berreskuratzeko", esan du ETAk agirian. Talde terroristak agiri batean adierazi duenez, "etorkizuna euskaldunen eskutan dago", horregatik "irabazteko gogoz jokatzera" bultzatu ditu herritarrak.