Politika -

Murtzia

PSOEk Murtziako presidentearen aurkako zentsura mozioa aurkeztu du

Sozialistek Rafael Gonzalez Tovar proposatuko dute presidente kargurako.

Pedro Antonio Sánchez Murtziako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Antonio Sánchez Murtziako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Antonio Sanchez Murtziako presidentearen aurkako zentsura mozioa aurkeztu du gaur PSOEk Parlamentu autonomikoan, eta sozialistek Rafael Gonzalez Tovar alderdikidea proposatuko dute presidente kargurako. Murtziako eta PPko Murtziako presidente ere badena Auditorio auzian inputatu dute.

PSOEk Murtziako Parlamentuan dituen 13 ordezkariek berretsi dute zentsura mozioa —guztira, 45 diputatu ditu Murtziako Parlamentuak—.

Sozialistek aurkeztutako testuan salatu dutenez, Auditorio auzian inputatua izanez gero dimisioa emango zuela iragarri zuen Pedro Antonio Sanchezek, "inork eskatu behar izan gabe".

Hala ere, Murtziako presidenteak ez du dimititu eta, ondorioz, bere bazkide zen Ciudadanosek babesa erretiratu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Alderdi Sozialista PP Espainia Eguneko albisteak