Politika -

heriotza

Otegi Irlandan izango da McGuinnessen aldeko hileta elizkizunetan

Martin McGuinness Ipar Irlandako lehen ministrorde eta Sinn Feineko kide historikoaren aldeko ekitaldiak gaur izango dira.

Powell eta McGuinness, 2014an Euskadira egindako bisita batean. Argazkia: EFE
Powell eta McGuinness, 2014an Euskadira egindako bisita batean. Argazkia: EFE
Powell eta McGuinness, 2014an Euskadira egindako bisita batean. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi Sorturen idazkari nagusi eta EH Bilduren bozeramalea Irlandan izango da gaur, asteazkena, Martin McGuinness Ipar Irlandako lehen ministrorde eta Sinn Feineko kide historikoaren aldeko hileta-elizkizunetan parte hartzeko. Mcguinness atzo hil zen 66 urte zituela, gaixotasun larri baten ondorioz.

Otegik, McGuinness hil zela jakin ostean, esan zuen "herrien askatasunaren defendatzaile bat" joan dela, eta Ipar Irlandako bakerako prozesuan eragile nagusienetakoa izan zela.

EH Bilduren buruak iragarri du, Twitterren bidez, "Martin lagunari azken agurra" eskaintzeko doala.

Arnaldo Otegik atzo egindako prentsaurreko batean esan zuenaren arabera, McGuinnessen heriotza "testuinguru zehatz" batean izan da; Sinn Fein "Ipar Irlandako hauteskundeak irabazteko zorian egon da" eta "Euskal Herrian ETA organizazio armatuaren armagabetzea iragarri" dute.

 

Martin McGuinessen senide eta lagunen omenaldia

 

Azken agurra eman diote Martin McGuinessi senide eta lagunek
Azken agurra eman diote Martin McGuinessi senide eta lagunek
Azken agurra eman diote Martin McGuinessi senide eta lagunek

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Otegi albisteak Politika Eguneko albisteak Irlanda