Politika -

PSOE

Lopez: 'Barne-hauteskundeetan nire izena duen boto-txartela egongo da'

Lehendakari ohiak 'babesa' eta 'laguntza' eskatu die lankide sozialistei, 'borroka handi honetan PSOE salbatzeko'.

Patxi Lopezek ekitaldia antolatu du Donostian. EFE
Patxi Lopezek ekitaldia antolatu du Donostian. EFE
Patxi Lopezek ekitaldia antolatu du Donostian. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopezek, PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaiak, alderdiaren "beharrezko batasuna" aldarrikatu du gaur Donostian antolatutako ekitaldian. Barne-hauteskundeetan amaierara arte aurrera egingo duela berretsi eta bere izena duen boto-txartela egongo dela ziurtatu du.

Lopezek "etxean, euskal sozialisten artean" egin du agerraldia, Donostiako hotel batean. 500 bat militantek hartu dute parte, baita PSE-EEren hainbat ordezkarik ere: Idoia Mendia, Jesus Eguiguren, Rodolfo Ares eta Iñaki Arriola, besteak beste.

Lehendakari ohiak "babesa" eta "laguntza" eskatu die militante sozialistei, "borroka handi honetan PSOE salbatzeko".

"Ez dut esango militanteak onak ala txarrak, gorriak ala urdinak, edo ezkertiarrak ala eskuindarrak diren". Izan ere, Lopezek argudiatu duenez, "gure alderdia eta herrialdea defendatzen ditugun sozialistak gara guztiak".

Beraz, argi utzi nahi izan du "hau ez dela barne-hauteskundeak irabazteko borroka bat soilik. Argi eduki behar da hurrengo egunean ere zer egin nahi den". Horrez gain, Lopezen esanetan, "ezin dugu fakturak pasatzera edo mendekuak kobratzera jokatu, guztiok proiektu eta ilusio berean gehitzera, batzera eta barneratzera baizik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PSOE Patxi Lopez Gaurko azken orduko albistea