Politika -

Auzitegi Nazionala

Arantza Zulueta aske geldituko da 20.000 euroko bermea ordainduz gero

Auzitegi Nazionaleko magistratuek kontuan hartu dute abokatua dela eta laster hasiko dela haren kontrako ahozko epaiketa.

Arantza Zulueta. Argazkia: EFE
Arantza Zulueta aske geldituko da 20.000 euroko bermea ordainduz gero

1:20

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Zulueta abokatuak kartzelatik irten ahal izango du 20.000 euroko bermea ordainduta. Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko 3. Aretoak aintzat hartu du Zuluetaren defentsak Eloy Velasco epaileak ebatzitako behin-behineko kartzela zigorraren kontra jarritako helegitea. Arantza Zulueta 2014ko urtarriletik espetxean dago, isolamendu egoeran.

Gaur argitaratutako autoaren arabera, Auzitegi Nazionaleko magistratuek kontuan hartu dute abokatua dela eta laster hasiko dela haren kontrako ahozko epaiketa.

Prozeduraren "konplexutasuna" aintzat hartuta, defentsa ongi prestatzeko aukera bermatu behar zaiola iritzi diote epaileek. Gaineratu dutenez, hiru urte espetxean daramatzanez ez dago delituak berriro egiteko arriskurik.

Bermea ordaindutakoan Arantza Zulueta aske geldituko da, baina hamabost egunetik behin epaitegira joan beharko du sinatzera, pasaportea erretiratuko diote eta ezingo du Estatu espainiarretik atera.

Auzitegi Nazionalak 19 urteko kartzela zigorra eskatu du berarentzat, ETAren zuzendaritzaren eta presoen kolektiboaren arteko lotura egitea egotzita.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Albisteak