Politika -
Elkarrizketa telebistan
Gobernuaren aurka "gezurrak" esan direla salatu du Sarkozyk
Eric Woerth Lan ministroarengan "konfiantza osoa" duela adierazi du Frantziako presidenteak. Woerthen izena L'Orealen oinordekoaren ustezko irregulartasunekin lotu dute.
Erredakzioa
Liliane Bettencourt izugarri aberatsaren ustezko irregulartasun kasuarekin lotu izanagatik "gezurrak" salatu ditu gaur Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak.
Eric Woerth Lan ministroarengan "konfiantza osoa" duela adierazi du Sarkozyk. Woerthen izena L''Orealen oinordekoaren ustezko irregulartasunekin lotu dute. Lan ministroak pentsioen erreforma aurrera eramango duela esan du agintariak, Frantziako Gobernuaren egitasmo "nagusia" baita.
Presidentea France 2 telebista katean elkarrizketatu dute eta bere kontrako "kanpainari" aurre egiteko "prest" zegoela errepikatu du. UMP alderdiaren finantzaketan ustezko irregulartasunak eman ote diren ikertzen ari dira.
Woerthen aurkako erasoak pentsioen erreforma proiektuaren kontrako erresistentziaren parte direla esan du Sarkozyk. Frantzian erretiroa hartzeko adina 2 urtetan atzeratu nahi du erreformak, 62 urtetara arte. Hala ere, UMPko diruzain gisa duen ardura uzteko "gomendatu" dio Woerthi Frantziako presidenteak.
Presidentetzaren gardentasuna defendatu Sarkozyk eta baita Gobernuko bi kidek orain dela gutxi kargua uztea ere. Puruetan eta hegazkin pribatuetan egindako gastuagatik gogor kritikatu ditu iritzi publikoak.