Politika -

Iruzurra

Ratok 6,8 milioi iruzurtu zituen 2004tik 2015era, Ogasunaren ustez

Zerga Administrazioko Estatu Agentziak 14 milioi eurotik gorako kopurua pilatzen zuten aitortu gabeko errentak antzeman ditu.

Rodrigo Rato, irudiaren erdian. Argazkia: EFE
Rodrigo Rato, irudiaren erdian. Argazkia: EFE
Rodrigo Rato, irudiaren erdian. Argazkia: EFE

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren menpekoa den Iruzurraren Ikerketarako Bulego Nazionalak (ONIF) 2004tik 2015era bitartean errenta-aitorpenean azaldu ez zituen “14 milioi eurotik baino gehiago” atzeman dizkio Rodrigo Rato Ekonomia ministro ohiari. Hala dago jasota Europa Pressek irakurri ahal izan duen txosten batean.

Horrenbestez, Nazioarteko Diru Funtsa zuzendu zuenak, 6,8 milioi euro iruzurtu zituen guztira, tarte horretako urte guztietan (2005ean izan ezik) ordaindu behar izan zituen kuotetan. Kuota horien urteko zenbatekoa 120.000 euro baino gehiagokoa izan zen, eta horixe da iruzurra delitu-fiskaltzat hartzeko muga.

2009tik 2015erako tartean (oraindik preskribatu ez duten urteak), iruzurtutako “kuota horien zenbatekoa 5,45 milioi eurokoa da”.

Plazaratutako informazio horien aurrean, Rodrigo Ratok baieztatu du "uneoro errespetatu" dituela zergaren gaineko legeak, eta adierazi du Iruzurraren Ikerketarako Bulego Nazionalaren akusazioei "behar den garaian" erantzungo diela.

"Duela urte bete baino gehiagotik ari naiz epaileari eskatzen Iruzurraren Ikerketarako Bulego Nazionalak bere akusazioak zehatz ditzala, neure burua defendatu ahal izan dezadan", gaineratu du Ratok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Delituak Iruzurrak albisteak Epaiketak albisteak Ekonomia berriak Gaurko azken orduko albistea