Politika -

Espainiako Gobernua

Euskadin guardia zibil gehiago behar direla aldarrikatu du De Andresek

Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak Guardia Zibilaren lanari buruzko txostena aurkeztu du.

Javier de Andres Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Argazkia: EiTB
De Andresek ajente gehiago nahi ditu, Euskadin hobeto lan egiteko

1:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier de Andres Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak Guardia Zibilaren lana goraipatu du, eta herritarrei segurtasuna eta babesa emateko Euskadin guardia zibil gehiago beharko liratekeela adierazi du.

Azaldu duenez, Guardia Zibilak 1.135 kilo droga atzeman zituen (merkatuan 29 milioi euroko balioa izango zuen), zazpi gaizkile talde antolatu desegin zituen eta terrorismo jihadistaren aurkako hainbat polizia operazioetan parte hartu zuen.

Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak Guardia Zibilaren lanari buruzko txostena aurkeztu du gaur Gasteizen egindako prentsaurrekoan. De Andresen esanetan, Guardia Zibilak lan handia egiten du herritarren segurtasuna bermatzeko eta horien eskubideak defendatzeko.

"Guardia Zibila ez dago guztiz osatuta; are gehiago, Euskadi da Espainia osoan hutsune gehien dituen lurraldea", azaldu du.

Hori dela eta, Euskadik behar duena ez dela guardia zibilak gutxitzea nabarmendu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainiako Gobernua Javier de Andres gaur Eguneko albisteak