Politika -

Auzitegi Nazioanala

'Txapote' errugabe jo dute egozten zioten Bilboko atentatuaz

Galdakaotik Bilbora lehergailuei eskolta ematen zion Guardia Zibilaren aurkako atentatua egiteko Bizkaia komandoari "agindu zehatzak" eman zizkionik ez dute frogatu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Garcia Gaztelu, Txapote, ETAko buruzagi ohiak Bizkaia komandoari Bilbon atentatu bat agindu izanaren arduraz errugabe jo du Auzitegi Nazionalak.

Epaiaren arabera, Garcia Gazteluk Bizkaia komandoko kideei "helburu ez jakinen" berri eman zien, baina ez zien "agindu zehatzik" eman Abusu auzoan (Bilbo) Guardia Zibilaren aurka atenturik egiteko. 2000ko urtarrilaren 3an, Galdakaotik Bilboko meategi batera ehergailuei eskolta ematen zion Guardia Zibilaren patruila bati bonba-autoz eraso nahi zien Bizkaia komandoak. Atenatuak huts egin zuen patruila ez zelako espero zen orduan handik igaro.

Epaitegiak 1999an Txapote Bizkaia komandoko burua izan zela eta beste kideei lehergailuak eta armak eman zizkiela frogatua dagoela erabaki du eta, ondorioz, 8 urteko kartzela-zigorra jarri diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea