Politika -
Frantziako Justiziak
Sarkozyren 2007ko hauteskunde kanpainaren ordainketa ikertuko dute
Izan ere, kanpaina hori ordaintzeko Lilliane Bettencourten (L'Orealeko oinordekoa) diru-laguntza jasotzea leporatu diote Sarkozyren alderdi politikoari.
Erredakzioa
2007ko hauteskunde kanpaina ordaintzeko mugimenduak ikertuko ditu Frantziako Justiziak. Urte horretan, Nicolas Sarkozy Frantziako presidente hautatu zuten hiritarrek.
Izan ere, kanpaina hori ordaintzeko Lilliane Bettencourten (L''Orealeko oinordekoa) diru-laguntza jasotzea leporatu diote Sarkozyren alderdi politikoari, orotara 150.000 euro.
Gaur, ''Le Monde'' egunkariak auzi honen inguruko informazio gehiago zabaldu ditu. Egunkari honen arabera, poliziak proba berriak aurkitu ditu: Eric Woerth Lan ministro eta Sarkozyren alderdiko diruzainari egindako 50.000 euroko ordaina erakusten zuten probak, alegia (kutxa-zain batetik atera zuten dirua, poliziaren arabera).
Atzo, Liliane Bettencourt aberatsaren diru kontuen arduradunak Woerthek 150.000 euro jaso zituela baieztatu zuen, Sarkozy presidentziara eraman zuten hauteskundeetako kanpaina ordaintzeko.
Francois Fillon Frantziako lehen ministroak adierazi duenez, egindako salaketa "gezurra" besterik ez da.