Politika -

Gobernuaren ordezkari berria

Saenz de Santamaria, Javier de Andresen kargua hartzeko ekitaldian

Eusko Jaurlaritzaren izenean, berriz, Josu Erkoreka eta Iñaki Arriola sailburuak izango dira. Ekitaldia astelehen honetan izango da, Gasteizen.

Javier de Andres Gobernuko ordezkariak kargua hartuko du bihar

1:41

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier de Andres Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkari berriak astelehen honetan kargua bere gain hartzeko egingo den ekitaldian egongo da Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteorde eta Presidentetzarako ministroa. Eusko Jaurlaritzaren izenean, berriz, Josu Erkoreka eta Iñaki Arriola sailburuak izango dira.

Ekitaldia Gasteizen izango da, 11:00etan, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren egoitzan.

Iñigo Urkullu lehendakaria ez da bertan egongo. EH Bilduk eta Ahal Duguk ere, ez dute ordezkaririk bidaliko, eta ez da EAJren edo PSE-EEren beste kiderik izango, Europa Pressi alderdi politikoek baieztatu diotenez.

Saenz de Santamariarekin batera, Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidentea, Nerea Llanos idazkari nagusia eta Borja Semper, Anton Danborenea eta Iñaki Oyarzabal (Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako ordezkariak, hurrenez hurren) izango dira. Azken horrek ordezkatuko du Javier de Andres Arabako PPren Presidentetzan.

Abenduaren 30ean erabaki zuen Ministroen Kontseiluak Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria aldatzea, eta Javier de Andres jartzea Carlos Urquijoren ordez . Urquijok kritika ugari jaso ditu bere agintaldian zehar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza albisteak Espainiako Gobernua argazkiak Javier de Andres gaur Gasteiz Gaurko azken orduko albistea