Politika -

Epaia

Bilboko Konpartsek errespetua eskatu dute 'Aste Nagusiko ikurrentzat'

Konpartsek pozik hartu dute EAEko Auzitegi Nagusiak baliorik gabe utzi izana Jone Artolari 2013an txupinera izateko debekua.

Jone Artola. Artxiboko argazkia: EITB
Jone Artola. Artxiboko argazkia: EITB
Jone Artola. Artxiboko argazkia: EITB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Konpartsek errespetua eskatu dute Bilboko jai-ereduarentzat eta Aste Nagusiko ikurrentzat.

Atzo, EAEko Auzitegi Nagusiak baliorik gabe utzi zuen Jone Artolari 2013ko Aste Nagusiko txupinera izateko jarri zioten debekua eta gaur Bilboko 29 konpartsek agerraldi bateratua egin dute.

Prozesu judiziala Aste Nagusiarekin zerikusirik ez duten pertsonek abiarazi zutela gogoratu dute, “interes pertsonal eta alderdikoiak oinarri hartuta eta Aste Nagusiari eraso eginez”.

“Bilboko jaietako ikurren kontra egiteaz gain, gure jai-eredua ere zalantzan jarri nahi dute”, ohartarazi dute. “Errespetua eskatzen dugu”, erantsi dute.

Horrenbestez, konpartsek azpimarratu dute Bilboko Aste Nagusiaren eredua defendatzen jarraituko dutela, “jai gehiagorekin, aniztasun gehiagorekin eta herritarren parte-hartze handiagoarekin”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Politika Bilbo berriak Albisteak