Politika -

Irunen jaioa

Jihadismoagatik atxilotutakoa Daniel Fernandez da, GALeko kide ohia

1984an Jean Pierre Leiba trenbideetako langilea Hendaian hiltzea egotzita 29 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Daniel Fernandez Aceñari.

GALen kide izandako irundar bat atxilotu dute, jihadismoagatik

0:38

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustez, jihadismoarekin lotura duelakoan gaur Segovian atxilotu duten gizonezkoa Daniel Fernandez Aceña da, 1980ko hamarkadan GALeko sikario izan zena eta 1984an, Hendaian, Jean Pierre Leiba trenbideetako langilea hiltzeagatik kondenatu zutena. Horrela baieztatu dute terrorismoaren aurkako borrokaren iturriek.

Daniel Fernandez Aceñari 29 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Jean Pierre Leiba trenbideetako langilea 1984an Hendaian hiltzeagatik. Jean Pierre Leibak Juan Carlos Garcia Goenaren enpresa berean egiten zuen lan, eta azken hori 1987an hil zuen GALek bonba-auto bat eztandarazita.

Auzitegi Nazionalak Daniel Fernandez Aceña eta Mariano Moraleda Muñoz zigortu zituen Leibaren hilketagatik. Gainera, GALen Jaizubia taldeko kide izatea eta hilketa azpikeriaz egitea eta armak legez kanpo izatea leporatu zien epaileak.

Frantzia hegoaldean euskal herritarrak zelatatu zituela eta datu horiek Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelera bidaltzen ziren susmoa zuela aitortu zion Fernandez Aceñak Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileari 1999an.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Jihadismoa hoy Irun Gaurko azken ordukoa