Politika -

Aurrekontuak

Nafarroak urtarrilean emango du aparteko ordainsariaren % 25

Gainerako zenbatekoa urtean zehar emango du Gobernuak, egoera jakin batzuk ematen direnean, aurrekontuan erabilgarritasuna egonez gero.

Uxue Barkos Nafarroako presidentea. EFE
Uxue Barkos Nafarroako presidentea
Uxue Barkos Nafarroako presidentea. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak 2012an langile publikoei bertan behera utzi zien aparteko ordainsariaren % 25 2017ko lehen bost egunean emango die, eta gainerako zenbatekoa urtean zehar jasoko dute, egoera jakin batzuk ematen direnean, aurrekontuak erabili ahal izanez gero.

Ostegun honetan hala adostu dute Nafarroako Parlamentuan, Gobernua osatzen duten lau alderdiek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E) aurkeztutako lege-proposamena onartuta. UPN, PSN eta PPN abstenitu egin dira. Azken hori oso kritiko azaldu arren, abstenitzea nahiago izan du, langile publikoei kalterik ez egiteko.

Urtean zehar aparteko ordainsaria emateko bete beharko liratezkeen egoeren artean, aurrekontuetako aurreikuspunetan diru-sarrera gehiago, edota ohiz kanpoko diru-sarrerak Nafarroako Aurrekontu Orokorretatik kanpo, aldez aurretik aurreikusitako helburu bat ez dutenak, baita finantza-gastuetan murrizketa bat izatea ere.

Halaber, Estatuarekin egindako hitzarmena gaurkotzeko aukeraz hitz egin da eta foru erkidegoaren aldekoa izatea espero da, aurrekontuetan ezarritakoa gaindituz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan