Politika -

Urteurrena

EAk eta ezker abertzaleak ETA aipatu ez izana kritikatu du Galdosek

Iñaki Galdos Hamaikabateko presidentearen hitzetan, ezker abertzalearenak diren ideiak nagusitu egin dira, EAren ideien gainetik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleak eta Eusko Alkartasunak igandean aurkeztu zuten idazkiak ETAri eskari zuzena ez diola egiten kritikatu du gaur Hamaikabatek (EAtik banandutako alderdia).

Iñaki Galdos presidentearen hitzetan, batasun horretan, ezker abertzalearenak diren ideiak nagusitu egin dira, Earen ideien gainetik.

Hala ere, errespetuz hartu dute igandean EAk eta ezker abertzaleak sinatu zuten txostena.

Hauteskundeei buruz, Hamaikabat-ek EAJrekin batera aurkeztu nahi duela esan du Iñaki Galdosek. Nafarroan, berriz, NaBairen aldeko apustua egingo dute.

Sortu zireneko urtea betetzen den honetan, alderdia hazi eta sendotu egin dela esan du Galdosek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea