Politika -
Gutun bidez
EA eta ezker abertzalea Aralarrekin harremanetan jarri dira
Gutun baten bidez, iragan igandean alderdi biek adostutako akordioaren inguruan hitz egiteko prest daudela jakinarazi diote Aralarri.
Eusko Alkartasunak eta ezker abertzaleak "elkarrizketa ofizialak" hasteko "beraien disposizioa osoa" agertu diote Aralarri gutun baten bidez, Aralarrek berbidalitako gutunean jakinarazten denez.
Alderdi bietako ordezkariek gutun hori entregatu dute gaur Aralar alderdiaren Iruñeko egoitzan. Iragan igandean Bilboko Euskalduna Jauregian, EAk eta ezker abertzaleak adostutako Indar politiko independentisten arteko akordioaren oinarri estrategikoak hitzarmenaren oinarri nagusiak jasotzen dira gutunean.
Idazkian zehaztu denez, Euskal Estatua eratzea helburu duen akordioren eta indar independentisten arteko elkarlanaren inguruan EAk eta ezker abertzaleak Aralarrekin elkarrizketa ofizialei ekiteko disposizio osoa duten berri eman diote.