Politika -

Manifestazioa

Gaixotasun larriak dituzten presoen alde egin dute Baionan

Manifestaldia oso zabala izan da, eta guztira 35 talde, elkarte, sindikatu eta alderdi politiko izan dira protestarekin bat egin dutenak.

Gaixo larriak ituzten presoen aldeko manifestazioa Baionan. Argazkia: EiTB
Gaixo larriak ituzten presoen aldeko manifestazioa Baionan. Argazkia: EiTB
Gaixo larriak ituzten presoen aldeko manifestazioa Baionan. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larriki gaixorik dauden presoak aske uztea eskatu dute gaur Baionan ehunka manifestarik.

Ibon Fernandez Iradiren kasua azpimarratu dute bereziki antolatzaileek, zeinari 2010. urtean esklerosi anizkoitza zuela esan zioten.

Manifestaldia oso zabala izan da, eta bertan egon dira, esaterako, Baionako alkate zentrista eta Lapurdi kostaldeko diputatu sozialista. Guztira 35 talde, elkarte, sindikatu eta alderdi politiko izan dira protestarekin bat egin dutenak.

Datorren ostegunean Fernandez Iradiren zigorra eteteko eskaera aztertuko du berriz Frantziako justiziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Iparraldea berriak Presoak argazkiak Baionako argazkiak Eguneko albisteak