Politika -
Erailketen urtemuga
Manifestazio batek Brouard eta Muguruza omendu ditu Bilbon
Arkaitz Rodriguez Sortuko bozeramaileak biek defendatzen zuten proiektu politikoa, independentzian eta sozialismoan oinarritzen zena, ekarri du gogora.
Agentziak | Erredakzioa
Mila pertsona baino gehiagok egin dute bat larunbat honetan Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren omenez Sortuk deituta egin den manifestazioarekin. Bertan, alderdi horretako bozeramailea den Arkaitz Rodrigezek omendutakoek defendatzen zuten eta independentzian eta sozialismoan oinarritzen zen proiektu politikoa ekarri du gogora. Bata zein bestea azaroak 20 zituela erail zituzten, duela 32 eta 27 urte, hurrenez hurren.
"Proiektu politiko horrek gero eta babes gehiago dauka gizartean, zeren gero eta nabarmenagoa baita Espainiaren eta Frantziaren barruan jarraitzen dugun bitartean, ez dugula ez benetako bakerik, ez benetako demokraziarik ezagutuko", adierazi du.
Baieztatu duenez, Brouarden eta Muguruzaren gisako ezker abertzaleko militanteen ekarpenari esker Euskadi "askatasuna erdiesteko aukera berri baten atarian dago", Espainiak ezartzen duen "blokeoa" egon arren.
Aukeren testuinguru horretan kokatu eta "salatu" du "Altsasun prestatutako operazioa". Bere aburuz, "herri honetan bakea egotea zapuztu nahi duen" Estatu-estrategia bat dago horren atzetik.