Politika -

Polizia-operazioa

Mikel Irastorza eta beste bi atxilotuak Parisera eraman dituzte

Asteburuan ETArekin zerikusia dutelakoan Azkainen atxilotutakoak, Mikel Irastorza eta beste bi pertsona, Parisera eraman dituzte.

Mikel Irastorza. Argazkia: EFE
Mikel Irastorza. Argazkia: EFE
Mikel Irastorza. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Irastorza, ETAren buruzagia poliziaren esanetan, eta harekin bizi ziren beste bi pertsonak Parisera eraman dituzte, asteburuan Azkainen atxilotu ostean. Frantziako hiriburuan kasuaz arduratuko den instrukzio-epaileak erabakiko du aske utzi ala ez.

Frantziako Poliziak, Guardia Zibilarekin lankidetzan, larunbat goizeko 06:00etan atxilotu zuen Mikel Irastorza ETAren talde logistiko-militarreko ustezko burua. Irastorzarekin batera, bera etxean hartu zuten 59 urteko gizonezko bat eta 56 urteko emakumezko bat ere atxilotu zituzten, 'Nerin' operazioaren barruan.

Bestalde, iturri judizialek jakitera eman dutenez, Irastorzak ez du ebatzi gabeko auzirik Espainian; beraz, Espainiak ezingo du haren estradiziorik eskatu.

Parisko Terrorismoaren aurkako Fiskaltzak "helburu terroristak dituen gaizkile talde bateko kide izateagatik" ireki zuen aurretiazko ikerketa batean oinarrituta atxilotu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika ETA albisteak Albisteak