Politika -
Foro Soziala
Garcia Arrizabalaga eta Zabalza zubiak eraikitzeko batu dira Nafarroan
Nafarroako Parlamentuko hemizikloan lehendabizikoz indarkeria mota ezberdinek eragindako biktimak ikusi ditugu, Foro Sozialak antolatutako ekitaldian.
eitb.eus
Nafarroako Parlamentuko hemizikloan lehendabizikoz indarkeria mota ezberdinek eragindako biktimak ikusi ditugu, Foro Sozialak antolatutako ekitaldian. ‘Minetik, elkarbizitzarantz’ goiburupean mintzatu dira Lourdes Zabalza, Guardia Zibilaren esku hil zen Mikel Zabalzaren arreba eta Iñaki Garcia Arrizabalaga, aita Komando Autonomoek hil zioten.
Bizikidetzarako zubiak eraikitzeko elkartu dira, eta erakundeei ere bide hori jorratu dezatela eskatu diete.
ETAren biktimak, Polizia gehiegikerien biktimak, torturak salatu dituztenak bat eginda ikusi ditugu, euren lekukotasunen bidez zubiak eraikitzea, enpatia sortzea eta errealitate berri baterantz urratsak egitea helburu.
Jardunaldi hauetatik erakundeek ere ikasgaia atera behar dutela nabarmendu du Begoña Uharte Nafarroako Foro Sozialeko bozeramaleak.
ETAk jardun armatua eten eta bost urtera asko aurreratu dela ondorioztatu dute bai, baina blokeo egoerak ere sortu direnez horiek gainditzeko premia aldarrikatu du Foro Sozialak.