Politika -

polizia operazioa

Valentziako PPren ustezko ustelkeriaren aurkako kolpe berria, Sagunton

Aurreko udal gobernuarekin (PP) du harremana operazioak. Ez dute atxiloketarik egingo.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziaren Delitu Ekonomiko eta Fiskaletarako Taldeko (UDEF, gazteleraz) agenteak Saguntoko (Valentzia) udaletxean sartu dira gaur, ustezko ustelkeriarekin lotutako beste operazio bat dela eta.

Aurreko udal gobernuarekin (PP) du harremana operazioak, iturri judizialek argitu dutenez.

Epaileak aginduta abiatu dute operazioa, eta ez dute atxiloketarik egingo.

Ikerketaren iturriek aipatu dutenez, Hirigintza eta Jaien arloen fakturak eta dokumentazioaren bila ari dira agenteak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra Ustelkeria politikoa azken albisteak