Politika -

Espetxe politika

Espetxetik ateratzeko baimena eman diote Idoia Lopez Riañori

ETAko kide ohi historikoari baimen bat onartu diote, erakunde armatutik urrundu delako eta zigorraren bi herenak bete dituelako.

Idoia Lopez Riaño, Auzitegi Nazionalean. EFE
Idoia Lopez Riaño, Auzitegi Nazionalean. EFE
Idoia Lopez Riaño, Auzitegi Nazionalean. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxe Zaintzako Auzitegi Nazionaleko epaileak hiru egun Langraizeko (Araba) kartzelatik ateratzeko baimena eman dio Idoia Lopez Riaño ETAko kide ohi historikoari.

EFE agentziak jakinarazi duenez, baimena aldez aurretik onartu zuen epaileak, baina orain gauzatu egin du, presoa joango den herrian ETAko biktimarik ez dagoela egiaztatu eta gero.

Guztira, hamar bat baimen eskatuta ditu presoak, eta segur aski onartu egingo dizkiote hurrengo hilabeteetan.

Fiskalak oniritzia eman dio baimenari. Espetxe Zuzendaritza, baina, erabakiaren aurka agertu da, eta epaileak horren berri eman ez diola deitoratu du.

Jose Luis Castro epaileak hiru eguneko ohiko baimena eman zion presoari, espetxeko Tratamendu Batzordeak apirilean adostutakoaren kontra.

Orduan, gogoratu zuten Lopez Riaño "aspaldi banandu" zela ETArengandik, "haren metodoekin ados ez zegoelako". Horrez gain, zigorraren hiru laurden beteak zituela, eta jarrera ona zuela.

Epaileak erabaki zuen baimenak irauten zuen bitartean Lopez Riaño egunero agertu behar zela etxetik gertuen zuen polizia-etxean eta, baimenari ekin baino lehen, egiaztatu behar zutela egun horietaz gozatzeko tokian ez zuela bat egin behar biktimekin edo horien senitartekoekin. Azken hori jada baieztatu egin dute.

Aurretik ere irten izan da kartzelatik Lopez Riaño, gidabaimena lortzeko.

ETAren Madril taldearen kide ohia da presoa, eta hainbat zigor ezarri dizkiote, tartean 1.572 euroko espetxe zigorra 1986an Madrilgo República Dominica plazan ETAk egindako atentatuagatik. 12 guardia zibil hil zituzten atentatu horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Presoak argazkiak ETA Eguneko albisteak