Politika -

PROTESTA EKITALDIA

'Ibonen egoera larriak eraman gaitu ekintza hau egitera'

Zinemaldian egindako protesta ekintza 'bortitza' izan zela onartu dute 'Iparra galdu baik Ibon etxea' plataformakoek, baina presoaren egoeraren larriak eraman dituela protesta hori egitera esan dute.

Preso gaixoen aldeko oihuek eten egin dute Zinemaldiaren hasiera

EUSKADI IRRATIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zinemaldiko irekiera ekitaldian egindako protesta ekitaldiaz 'Iparra galdu baik Ibon etxea'  plataformako kideek esan dute onartzen dutela "ekintza bortitza" izan zela, baina Ibon Iparragirre presoaren egoera "oso larria" dela eta horren berri ematea izan zela euren helburua nabarmendu dute.

Donostiako Egia auzoan dagoen Frantziskotarren elizan baraualdia egiten ari dira egunotan, Iparragirre aske utz dezatela eskatzeko, eta bertan egin dute   atzoko protestaren  balorazioa. "Ekintza nahiko bortitza izan zela onartzen dugu, baina egoera horretara ailegatu bagara, Ibonen egoera oso gogorra delako da", esan du Gotzon Iparragirrek, gaixo dagoen presoaren anaiak.

"Gustura" daude protestak izan duen oihartzunarekin, eta euren nahia "halako ekimenik egin beharrik ez izatea" den arren, horretara behartuta ikusi dute euren burua. "Ulertzen dugu eragozpenak sortu genituela, baina gure helburua Ibon lehenbailehen etxera ekartzea da", gaineratu du Gotzon Iparragirrek. Ezertarako balioko balu, "barkamena" ere eskatuko lukeela esan du Gotzon Iparragirrek.

Nazio Batuen Erakundeak onartu duen agiri bat ekarri du gogora plataformak. Bertan jasotzen denez, Ondarroako presoak zigorra bere etxean bete beharko luke, osasun egoera dela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Zinemaldia Presoak argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea