Politika -

Ohiz Kanpoko Osoko Bilkura

Soria auziaren ingurukoak azaldu beharko ditu Kongresuan De Guindosek

Diputatuen Kongresuko Bozeramaileen Batzordeak horrela erabakita, Ekonomia ministroak ohiz kanpoko Osoko Bilkuran azaldu beharko ditu Soria auziaren nondik norakoak.

Luis de Guindos, Ekonomia ministroa. EFE.
Luis de Guindos, Ekonomia ministroa. EFE.
Luis de Guindos, Ekonomia ministroa. EFE.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak ohiz kanpoko agerraldia egin beharko du, Diputatuen Kongresuko Bozeramaileen Batzordeak horrela erabakita. Espainiako jarduneko gobernuak Jose Manuel Soria Industria ministro ohia proposatu zuen Munduko Bankuko kide izateko eta ondoren Soriak berak uko egin zion karguari. Orain, De Guindosek Soria auziaren nondik norakoak azaldu beharko ditu ohiz kanpoko Osoko Bilkuran.

De Guindosen agerraldiaren data Kongresuko Mahaiak zehaztu beharko du hemendik aurrera. Izan ere, datozen hilabeteetarako ohiko osoko bilkuren egutegia onartu zuen aste honetan bertan eta ez zegoen ez ohiko osoko bilkurarik aurreikusita.

PSOE eta Elkarrekin Ahal Dugu alderdiek Bozeramaileen Batzordean ez ohiko agerraldia egiteko eskaera aurrera ateratzea lortu eta gero emango ditu De Guindos ministroak bere azalpenak; izan ere, De Guindosen hasierako asmoa Ekonomia Batzordean agerraldia egitea zen.

Kongresuko iturriek jakitera eman dutenez, eskaeraren alde egin dute Ciudadanos eta EAJ, ERC eta Kataluniako Alderdi Demokrata talde mistoko alderdiek. PP, ordea, horren aurka agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Berriak Politika PNV-EAJ PP Espainia argazkiak Albisteak