Politika -
Polemika
Espainiako Gobernuak Soria proposatu du Munduko Bankuko kide izateko
Hautagaitzak aurkezteko epea ostiralean amaitu zen eta Munduko Bankuko 189 buruzagiek bozketa egingo dute datozen egunetan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako jarduneko gobernuak Jose Manuel Soria Industria ministro ohia proposatu du Munduko Bankuko kide izateko, Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak ostiral honetan ohar bidez jakinarazi duenez.
Jarduneko Gobernuak Soria proposatu du Espainiak, Mexikorekin, Venezuelarekin eta Erdialdeko Amerikako beste bost herrialderekin batera (Costa Rica, El Salvador, Guatemala, Honduras eta Nikaragua) Munduko Bankuan partekatzen duen posturako.
Soriak apirilaren 15ean uko egin zien Industria ministro karguari, diputatu aktari eta Kanariar uharteetako PPko buruzagitzari Panamako paperetan haren izena agertu ostean.
Atzo amaitu zen hautagaiak aurkezteko epea eta Soriarekin batera eta beste herrialdeek 24 pertsona proposatu dituzte Munduko Bankuan kargua izateko, eta 189 buruzagiek bozketa egingo dute datozen egunetan.
Soria aukeratua izanez gero, azaroaren 1etik 2018ko urriaren 31ra bitartean izango litzateke karguan eta urtean ia 230.000 euroko soldata garbia izango luke.
PSOEk eta Ciudadanosek Espainiako gobernuak azalpenak ematea eskatu dute
PSOEk eta Ciudadanosek Luis de Guindos Espainiako jarduneko Ekonomia ministroaren agerraldia eskatu dute Diputatuen Kongresuan, Soriaren aukeraketaren inguruko azalpenak eman ditzan.