Politika -

Ipar Irlanda

Iñaki de Juanaren baldintzapeko askatasuna berretsi du Justiziak

Horrenbestez, atzera bota du Irlandan Espainiako Justiziaren interesak ordezkatzen dituen Fiskaltzaren eskaera. Hala ere, De Juana atxilotzeko eskaera onartu dute, desagertuta dagoelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Irlandako Justiziak Iñaki de Juanaren baldintzapeko askatasuna berrestea erabaki du, bertan behera uzteko eskumenik ez duela argudiatuta. Alabaina, ETAko preso ohia atxilotzeko eskaera onartu egin du, desagertuta dagoela aintzat hartuta.

Belfasteko Auzitegi Gorenak Iñaki de Juanaren defentsak bere estradizioaren aurka aurkeztutako apelazio-errekurtsoa tramitatzeko ardura dauka eta Ipar Irlandako Fiskaltzak baldintzapeko askatasuna bertan behera uzteko egindako eskaera atzera bota du.

Eskaera hori egiteko, Fiskaltzak Iñaki de Juana polizia-etxera sinatzera joan ez dela eta desagertuta dagoela erabili zuen argudio moduan.

Azkenean, Apelazio Auzitegia osatzen duten hiru epaileek De Juanaren defentsari eman diote arrazoia; 2003ko Estradizio Lege britainiarrean irregulartasunak izan zirela argudiatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea