Politika -

Bilbo

Felipe printzeak euskal kazetarien "heroitasuna" goraipatu du

El Correo-ren mendeurrenaren ospakizunean Asturiaseko Printzeak Javier de Ybarra eta Santiago Oleaga biktimak omendu ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe printzeak euskal kazetarien "heroitasuna" goraipatu du ETAren "terrorismoaren mehatxu eta estortsio jasangaitzei" aurre egiteagatik.

Bilboko Guggenheim Museoan egin dute El Correoren lehenengo mendeurrenaren ospakizuna, eta Patxi Lopez lehendakaria bertan izan da, Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidentearekin, Pedro Sanz Errioxako presidentearekin eta Jose Luis Bilbao eta Xabier Agirre Bizkaia eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin batera.

Hitzaldian, Felipe printzeak Javier de Ybarra y Bergé El Correoko zuzendari ohia gogoratu du, "askatasunaren etsaiek zitalki hil zutena", eta Santiago Oleaga ''El Diario Vasco''ko finantza zuzendaria ere.

El Correoko zuzendariak "ohorea, ondasunak eta bizitza suntsitzen duten fanatikoei"egunkaria itxita dagoela adierazi du, Vocento taldeko bi kideak hil zituzten hiltzaileei buruz.

Felipe printzeak BECen egin duten Makina-Erreminta ekitaldian parte hartu ostean izan da El Correoren lehenengoko mendeurrenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea