Politika -
Bilera astelehen honetan
EAJ eta PSE, 'baikor' Bakerako Planaren aurrean
Isabel Celaaren ustez, baliteke astelehen honetan EAJrekin akordioa ixtea Bizikidetza Planaren inguruan, "puntu garrantzitsu eta kritikoetan" aurrerapausuak eman dituztelako.
Erredakzioa
Andoni Ortuzar BBBren presidenteak adierazi duenez, astelehen honetan PSE-EErekin Bakerako Planaren inguruan akordio batera heldu litezke eta aukera horren aurrean "neurri batean baikorra" dela esan du jeltzaleak.
Bermeoko Ibilaldian egindako adierazpenak dira. Ortuzarren ustez "aldaketa oso garrantzitsua" eman da planaren lehenengo dokumentutik eta Gobernuak jeltzaleen ekarpenak testuan txertatzeko "ahalegin" handiak egin ditu.
"Egia da Gobernuak eta PSE-EEk ahalegin handian egin dituztela gure ekarpenak testuan agertzeko, edo hori da behintzat esan dutena. Biharko bileran aldaketa horiek ikusi behar dira", adierazi du Ortuzarrek.
Eusko Jaurlaritzatik
Bere aldetik, Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren ustez ere, baliteke astelehen honetan akordioa ixtea, "puntu garrantzitsu eta kritikoetan" aurrerapausuak eman direlako.
"Oso egun garrantzitsua da Bizikidetza edo Bakerako Planaren negoziaketaren erdian gaudelako", adierazi du sailburuak.Euskal kutxen fusioa
Ortuzarrek Euskadin "hiru kutxak oso indartsuak" direla ezberdindu du eta "bakoitzak bere merkatua" duela gehitu du, horregatik "fusio hotzaren abantailak desagertuko lirateke".
Agintari jeltzalearen arabera, "orain fusioa proposatzen dutenak" aurreko saiakerei ezetz esan dietenak dira eta horregatik, "oztopoak egiten saiatzen ari direla uste dut".