Politika -
Bizikidetza plana
EAJren eta PSEren arteko akordioa berehalakoa izan daiteke
Egibarrek "aurrerapen nabarmenak" onartu ditu Bizikidetzarak Planean. Pastorren arabera, akordioa % 100ean lortzea posible ez izatea aitortu du, baina astelehenean akordio bat "lortu ahal" dela dio.
Erredakzioa
Joseba Egibar EAJk Legebiltzarrean duen bozeramaileak ez du esan bere alderdiaren eta PSE-EEeren arteko Bizikidetzarako Plana "puntu-puntuan" dagoenik, baina, "funtsezko aurrerapausoak" eman direla onartu du.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean gogorarazi duenez, lehenengo fase batean EAJk "agiria bere osotasunean" arbuiatu zuen eta bigarren fase batean Gobernu sozialistak "moldatutako testu" bat bidali zietela adierazi du Egibarrek.
"Moldatutako testu horren inguruan, bileretan eztabaidatu diren hainbat ohar egin ditugu. Fase honetan adierazi dezakegu, puntu kritiko batzuetan aurrerapausuak eman direla", esan du jeltzaleak.
Adostu gabeko puntuak
"Badaude beste atal batzuk kritikoak direnak, behintzat adostasun hori urruti ikusten dugu, baina edozein kasutan Jaurlaritzak berezkoa du eskumena edo gaitasuna plan bat onartzeko. Ados gauden kontuetan azalduko dugu ados gaudela eta ados ez gauden kontuetan edo gaietan, hala baldin badaude, hala edo horrela azalduko genuke", adierazi du jeltzaleak. "Oso garrantzitsua den agiri baten inguruan mintzatzen ari gara. Plana egiteko eta garatzeko aukera duena Eusko Jaurlaritza da", esan du.
PSE-EE
Honen ondoren, astelehenean akordio bat "lortu ahal" dela esan du sozialistak eta ekainaren 11n Gobernuak Legebiltzarrean batzorde bat antolatzeko asmoa duela adierazi du, plana ofizialki aurkezteko.
Akordioa ehuneko ehunean lortzea posible ez izatea aitortu duen arren, Pastorrek gai honen inguruan dagoen adostasuna lortzeko nahia azpimarratu du.
Legebiltzarrean PSEko bozeramaleak ohartarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak aurrera jarraituko du landutako testarekin nahiz eta EAJk azkenean ukatzea erabaki. Hala ere, planaren inguruan biktimen elkarteen artean sortutako "adostasunaren" ondoren, astelehenean "EAJren eta beste indar politikoen akordioarekin indartuta ikustea" espero du.
Pastorrek "planaren filosofia aldatuko ez" dela azpimarratu du, "elkarrizketa eta kontaktu prozesu berri bat hutsetik hastea" ukatuz.