Politika -

Podemos

Complutensek Monedero kargutik kendu du Venezuelan egindako lanagatik

2015eko azaroan diziplina-espedientea zabaldu zion Madrilgo Unibertsitateak Monederori, Bateraezintasunen Legea “ustez urratzeagatik” Manos Limpiasek salaketa aurkeztu ondoren.

Juan Carlos Monedero irakaslea eta Podemoseko sortzailea. Artxiboko irudia: EFE
Juan Carlos Monedero irakaslea eta Podemoseko sortzailea. Artxiboko irudia: EFE
Juan Carlos Monedero irakaslea eta Podemoseko sortzailea. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Complutense Unibertsitateak Juan Carlos Monedero Podemoseko sortzaile eta irakaslea kargutik kendu du sei hilabeterako, Venezuelan egindako lanagatik, unibertsitateko iturriek jakitera eman dutenez.

2015eko azaroan diziplina-espedientea zabaldu zion Madrilgo Unibertsitateak Monederori, Bateraezintasunen Legea “ustez urratzeagatik” Manos Limpiasek salaketa aurkeztu ondoren.

Espedientea bukatu eta Podemoseko sortzaileak falta “oso larria” egin duela ebatzi dute.

Diru kopuruen % 10

Politika Zientzia Fakultateko irakasleak Venezuelan lan egin zuen bitartean jaso ez zituen diru kopuruen % 10 eskatzeko prozedura administratiboa martxan jartzeko aukera du Complutensek orain, unibertsitateko arduradunen baimenik gabe lan egin zuelako.

Monederok aholkularitza azterketak eta lanak egin zituen Venezuela eta Boliviarentzako. Lanaren truke 425.000 euro jaso zituen 2013an.

Ogasunari 200.000 bat euro ordaintzeko, errentaren aitorpen osagarria egin zuela onartu zuen Monederok 2015eko otsailean, baina Latinoamerikako herrialde horietan egindako lanen zerga-ordainketan hanka-sartzerik izan ez zela nabarmendu zuen.

Gainera, Podemosen legez kanpoko finantziazioa edo Venezuelaren diru-laguntza ukatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ahal dugu albisteak Gaurko azken orduko albistea Venezuela