Politika -
Eztabaida
Bakerako Hezkuntza Plana Eusko Legebiltzarrera heldu da
PSEk, PPk eta UPyDk testua defendatu dute, terrorismoaren aurrean klaseetan jarrera neutralik onartu ez duelakoan. EAJren, Aralarren, EAren eta EBren ustez, plana ez da bakerako plan integrala.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak klaseetan terrorismoa deslegitimatzeko eta biktimekiko enpatia lortzeko xedez proposatutako Bakerako Hezkuntza Planaren inguruko debatea Eusko Legebiltzarrera eraman dute gaur, eta PSE, PP eta UPyD alderdien jarrera eta oposizioaren jarrera elkarrekiko oso urrun daudela agerian geratu da berriro ere. Jaurlaritzaren ''Bizikidetza Demokratikoa eta Indarkeriaren Deslegitimazioa''ren Agiriaren txostena, Legebiltzarrera heldu da Aralarrek ekimen bati esker. Izan ere, PSEk orain dela egun batzuk EAJri bidali zion testua eta beste alderdiei ere bidaltzea eskatu dio Aralarrek Gobernuari.
PSEk, PPk eta UPyDk testua defendatzen dute, euren ustez, ez duelako klaseetan inolako jarrera neutralik onartuko terrorismoaren aurrean. Bestalde, PNV, Aralar, EA y EBren ustez, plana ez da bakerako plan integrala.
Mikel Unzaluz sozialisten bozeramailea adostasunaren alde agertu da, terrorismoa deslegitimizatzeko bidean aurrera egiteko. PP eta UPyDk ere testuaren alde agertu dira, euren ustez, terrorismoaren aurrean ez duelako klaseetan inolako jarrera neutralik onartuko. EAJren ustez, ordea, plan honek ez ditu indarkeria era guztiak baztertzen. Gobernua alderdien arteko adostasunik ez bilatzea eta alderdi guztiei testua ez bidaltzea kritikatu dute.