Politika -

ERMUA

EH Bilduk Blancoren omenaldian hartu du parte, lehen aldiz

Ermuko Udalak, aurten, ETAk hildako beste herritar bat ere gogoratu du; Sotero Mazos Figueras ermuarra 1980an hil zuen talde armatuak, tiroz.

EH Bilduk Miguel Angel Blancoren omenaldian hartu du parte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urte bete dira ETAk Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotzia bahitu eta hil zuela. Bere herrian, urtero bezala, omenaldia egin dio Udalak, eta aurten, lehen aldiz, EH Bilduk hartu du parte.

Paul Yarza eta Mireia Arginzoniz ezker abertzaleko koalizioak Ermuko Udalean dituen bi zinegotziak eta Peio Urizar EAko idazkari nagusia izan dira ekitaldian.

Gainera, aurten, lehen aldiz baita ere, ETAk hildako beste ermuar bat gogoratu du Udalak: Sotero Mazos Figueras ile-apaintzailea tiroz hil zuen talde armatuak, Eibarren, 1980an.

Carlos Totorica alkate sozialistarekin batera, alderdi guztietako ordezkariek eta dozenaka herritarrek hartu dute parte omenaldian. Eusko Jaurlaritzaren izenean, Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkaria izan da.

Totoricak esan duenez, Blancoren hilketaren ondoren abian jarritako herritarren mugimenduak ETAren porrota ekarri zuen. Talde armatuak erabat desagertu behar duela eta eragindako minagatik barkamena eskatu behar duela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Ermua Euskadi Ta Askatasuna albisteak Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Nafarroa Albisteak Gaur Albisteak