Politika -

Venezuelan

ETA eta iraniar taldeak FARCen kanpamentuetan entrenatzen dira

Kolonbiako inteligentzia-zerbitzuak, beraz, Eloy Velascorekin bat dator ETA-FARC gerrillaren harremanaren inguruan. 1.500 lagun entrenatzeko 28 kanpamendu ditu FARCek Venezuelan

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko kideak eta "zenbait iraniar talde" FARCen Venezuelan dituen entrenamendu kanpamentuetan daudela aditzera eman du Kolonbiako inteligentzia-zerbitzuak

El Espectador Kolonbiako egunkariak txosten bat argitaratu du gaur. Bertan biltzen diren datuak Eloy Velasco ANeko epailearen sumarioan daudenekin bat datoz, ETA-FARC gerrillaren harremanaren inguruan. FARCeko kide ohien deklarazioak daude sumarioan eta horien arabera, ETAko kideak gerrillaren kanpamentuetan zeuden Venezuelan lehergailuen fabrikatzeko ikastaroak emateko.

Kolonbiako egunkariak aipatu dokumentuaren arabera, 1.500 lagun entrenatzeko 28 kanpamendu ditu FARCek Venezuelan, Apure eta Zulia estatuetan, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea